1998an Parke Natural izendatu zuten; 9.143 hektareako hedadura du. Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren parkerik handiena da. Kareharrizko mendiz inguratuta dago, horietako batzuk, Kanpezuko San Roman Agina edo Soila kasu, harkaitz handiak erakusten dituztenak. Tontor horietatik zein San Justi, San Kristobal edo Kapilduitik bista panoramikoak bikainak dira.
Parkearen barrualdetik markatuta edo balizatuta dauden 15 ibilbide edo bidezidor daude, bertan sartzen den orori bertako paisaiaz, faunaz eta floraz gozatzeko aukera ematen diotenak.
Parkearen informazio-gunea Korres herrian dago, parkearen barruko biztanle-gune bakarra, Erdi Aroko hasierako trazadura gordetzen duena.